EFLIRKOA KONPAINIA DA, KALEKO ARTE ESZENIKOEI LAGUNTZEKO KARRIKAN PLATAFORMAREN HIRUGARREN DEIALDIAREN IRABAZLEA

Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz.

Une honetan,  Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute.

Eflirkoa konpainiaren Echos dantza garaikideko pieza aukeratua izan da Karrikanen hirugarren edizioan, aurkeztutako 18 proiekturen artean. Plataformak kale-arteen sorkuntza bultzatzen du Euskal Herrian. Karrikan-eko kideek proiektu hau aukeratu dute bere originaltasunagatik, planteamendu artistikoaren exigentziagatik eta bidegarritasunagatik.

Eflirkoa kolektiboa Flora Bougues koreografo eta dantzariak eta Eric Lenormand saxofonista eta konpositoreak osatzen dute. Kolektiboak musika eta dantza nahasten duten zeharkako proiektuak sortzen ditu. Ikuskizunetan landutako gaien inguruko bitartekaritza taldearen konpromiso artistikoaren parte da.

Echos proiektuan, Eflirkoa kolektiboak dantza garaikidea eta eguneko hainbat musika-hizkuntza tradizional fusionatzen ditu hiri-espazioan. Ikuskizunak eztabaidatu egiten du gizakiaren lekua hirigunean, eta bere patroi soziokulturalak esploratzen ditu, elementu primarioen adenboralitatearen testuinguruan. Inspirazio iturriak, haizea, itsasoa, eta lurra bezalako betiko elementu naturalak dira, alde batetik; eta bestetik, eguneroko keinuak, hirian sortzen diren jarrerak eta talde-erlazioak bezalako hiri-ingurugiroko elementu zehatzak.

Echos-ek tokian-tokiko berezitasun espazialak erabiltzen ditu eta publikoari leku aktiboa ematen dio, ikuskizunean integratuz. Ikuskizunaren sormen prozesua maiatzera arte iraungo du, Karrikanek emandako egonaldi artistiko ezberdinetan: Hameka Kale Arteen Fabrikan (Louhossoa, Lapurdi), Harrobian (Bilbo, Bizkaia), Mendi Zolan (Hendaia, Lapurdi) eta Dantzagunean (Errenteria, Gipuzkoa). Lanaren aurre-estreinaldia Arrigorriagan izango da 2019ko maiatzaren lehenengo asteburuan eta, estreinaldi ofiziala, maiatzaren 18 edo 19an izango da Mai du théâtre jaialdian, Hendaian.

Karrikan 2016. Urtean sortutako plataforma da. Egun Vitoria-Gasteizko, Bilboko, Iruñako eta Hendaiako udala, Hameka Euskal Herriko Erkidegoak eta Quiero Teatro antzerki-sustatzaileak osatzen dute. Plataformaren helburua kaleko arte-eszenikoen sorkuntzak bultzatzea da Pirinioen alde bietan. Bazkide-kolaboratzaile dira Libourneko, Arrigorriagako eta Iurretako udalak, eta Gipuzkoako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiko dantza-zerbitzua.

Konpainiari 18.200€-tako diru-laguntza emango zaio, baita hiru sorkuntza-egonaldi eta hurrengo jaialdietan programatua izango da: Clown Jaialdian (Arrigorriaga), Mai du théâtren (Hendaia), KaldeArten (Gasteiz), Bilboko Kalealdian (Bilbo), Fest’Artsen (Libourne), Harresietako jaialdian (Iruña), Abian!-en (Hameka, Lapurdi) eta Kalez Kalen (Iurreta). Konpainiaren beharrei egokitutako aholku administratiboa izango du baita ere.

Karrikanek Euskal Herrian egungo kaleko arteen egoeraren begirada amankomuna eman gura du, alor horretan dauden laguntzak osatzeko ahaleginean, konpainia edota artista sortu berriei dagozkienean, batez ere.