Zer da?

KARRIKAN kaleko arteetan Euskal Herrian sortzen ari diren artisten sorkuntza eta hedapena sustatu nahi duen plataforma bat da, 2024-2025 eta 2025-2026 urteetan Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa euroeskualdearen laguntza duena, KARRIKAN BERRIRO eta KARRIKAN ZUBIAK proiektuekin.

Karrikan bazkide nagusiek osatzen dute:

Bazkideak: Kalealdia Jaialdia (Bilbo), Kaldearte Jaialdia (Vitoria-Gasteiz), Maiatzeko Antzerki Jaialdia (Hendaia), Umore-Azoka (Leioa), Antsoaingo Udala, Iruñeko Udala eta Topada Fabrika (Luhuso, Lapurdi).

Jaialdiak eta bazkide elkartutako udalerriak: Arrigorriaga, Lezo eta Errenteria herriak, Kalerki Jaialdia (Zarautz), Kaleka Jaialdia (Lekeitio) eta Ribera en Danza Jaialdia (Nafarroa).
Elkartutako egoitzak: Dantzagunea (Errenteria), Garaion-Sorgingunea (Otaza, Araba) eta Zirkodomo (Bagatza, Bizkaia).

Zer babestu nahi dugu?

Plataforma honek Euskal Herrian (7 probintzia historikoetan) kokatuta dauden eta espazio publikoan jarduten duten talde, artista eta konpainia berrien sorkuntza originalak sustatu nahi ditu. “Kaleko arteen” nozioari balio berezia emango zaio. “Zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzekoa, etab. Hala ere, lehentasuna emango zaie euskarazko edo testurik gabeko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

Nor gara?

Bazkideak

Kalealdia Jaialdia

Bilboko Udala (Bizkaia)

Pedro Ormazabal

Kaldearte Jaialdia

Gasteizko Udala (Araba)

Fernando Marín

Mai du Théâtre Jaialdia

Hendaiako Udala (Lapurdi)

Aurelie Pousset

Umore Azoka

Leioako Udala (Bizkaia)

Zuriñe Cuesta

Kultur Programazioa · Antsoain

Antsoaingo Udala (Nafarroa)

Ainara Santaquiteria

Kultur Programazioa · Iruña

Iruñako Udala (Nafarroa)

Iñigo Gómez Eguiluz

Topada Fabrika

Louhossoa (Lapurdi)

Aurelie Pousset

#KarrikanBerriro

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak

kofinantzatutako proiektua

Bazkide elkartuak eta Elkartutako egoitzak

Arrigorriagako

Udala (Bizkaia)

Kaleka Jaialdia

Lekeitioko Udala

(Bizkaia)

Kalerki Jaialdia

Zarauzko Udala

(Gipuzkoa)

Lezoko Udala

(Gipuzkoa)

Errenteriako Udala

(Gipuzkoa)

Dantzagunea

(Gipuzkoa)

Garaion Naturartea

(Araba)

Zirkodomo

Bagatza (Bizkaia)

Bulego teknikoa

KARRIKAN ZUBIAK

2026-2027ko DEIALDIA (Epea zabalik urriaren 8ra arte)

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektua  

Karrikan Zubiak_Deialdia 2026-2027 EUSK.docxDeskargatu