Zer da?

Karrikan bost kultur eragilek osatutako mugaz gaindiko plataforma da, eta Euskal Herrian kaleko arteen ikuskizunak sortzea eta zabaltzea du helburu.

Bere zeregin nagusia hasiberriak diren konpainiei laguntzea da, eta haien lehen lanetan laguntzea, egoitzak, mentoriak, prestakuntza eta emanaldiak eskainiz.

Entitate kolaboratzaileek kaleko arteen sorkuntzarako laguntzen urritasuna baieztatzen duen ikuspegi bateratua dute, eta horrek plataforma honetan bat egitera bultzatu ditu, esparru horretako hutsuneak betez eta Euskadi-Nafarroa-Akitaniako lurralde ezberdinen arteko elkarlana indartuz.

Karrikanek bost bazkide eta hiru espazio elkartu ditu, eta erakunde berriak batzeko prest dago. Zatoz nortzuk garen ikustera, eta kaleko sorkuntza eszeniko berriaren alde egin nahi baduzu, idatz iezaguzu!

Nor gara?

Festival Jaialdia

Bilboko Udala (Bizkaia)

Pedro Ormazabal

Kaldearte Jaialdia

Gasteizko Udala (Araba)

Fernando Marín

Mai du Théâtre Jaialdia

Hendaiako Udala (Lapurdi)

Aurelie Pousset

Umore Azoka

Leioako Udala (Bizkaia)

Alberto García

Programación Antsoain

Antsoaingo Udala (Nafarroa)

Ainara Santaquiteria

Bazkide elkartuak

Gipuzkoako Dantzagunea

Iurretako Udala (Bizkaia)

Arrigorriagako Udala (Bizkaia)

Garaion Naturartea (Bizkaia)

Bulego teknikoa

Proiektuak egiteko laguntzen deialdia 2022-2023

Aukeraketarako irizpideak

Proiektuen aukeraketan honakoak izango dira erabakigarriak:

Laguntzak

Karrikaneko kideek konpromisoa hartzen dute hautatutako proiektua* honela babesteko:

*Deialdian proiektu bat aukeratuko da.

Hautaketa 2022ko urritik aurrera bigarren proiektu batera zabaltzeko aukera dago, eta bigarren geratu den proiektua izango da hautatutakoa. Baieztapena 2022ko irailean egingo da.

Hautagaien konpromisoak

Hautagaitzak aurkeztea

Inprimakia betetzeaz gain, laguntza lortu nahi duten proiektuak formatu digitalean aurkeztu behar dira (gehienez 3 MB), eta gutxienez, hauek eskatuko dira:

Aurkezpena egiteko prozedura

Egutegia

2022ko otsailaren 28tik martxoaren 25era
Deialdiaren irekiera.
2022ko apirilaren 4tik 8ra
Aukeraketa, erakunde partaideen aldetik.
2022ko maiatzaren 3an, Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunean
Hitzordua aurreaukeratutako artistekin proiektuen aurkezpenerako.
2022ko maiatzaren 20an, Umore Azokan
Hautatutako konpainiaren iragarkia eta proiektuaren aurkezpen laburra bertaratutako profesionalen aurrean.
2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 3ra
Hitzordua konpainiekin, ekintzak, egutegia… zehazteko.
2022ko ekaina eta 2023ko apirila artean
Sorkuntza egonaldiak
2022ko urrian
Zein jaialditan parte hartuko duten ezagutzera ematea.
2023ko maiatza
Ikuskizunaren estreinaldia.
2023ko maiatzaren eta irailaren artean
Ikuskizunen emanaldiak plataformako kideen ekitaldi eta jaialdietan.