Zer da?

KARRIKAN “Kaleko Arteetan” Euskal Herriko artista berrien sorkuntza eta hedapena bultzatu nahi duen plataforma bat da.

Karrikan bazkide nagusiek osatzen dute:

Bazkideak: Kalealdia Jaialdia (Bilbo), Kaldearte Jaialdia (Gasteiz), Maiatzeko Antzerki Jaialdia (Hendaia), Umore-Azoka (Leioa) eta Antsoaingo udalerria.

Bazkide elkartuak diren Jaialdiak eta udalerriak: Arrigorriaga, Iurreta eta Lezo, Kalerki Jaialdia (Zarautz), Kaleka Jaialdia (Lekeitio) eta Ribera en Danza Jaialdia (Nafarroa).

Elkartutako egoitzak: Dantzagunea (Errenteria), Garaion-Sorgingunea (Otaza, Araba) eta Zirkodomo (Bagatza, Bizkaia).

Zer babestu nahi dugu?

Plataforma honek Euskal Herrian (7 probintzia historikoetan) kokatuta dauden eta espazio publikoan jarduten duten talde, artista eta konpainia berrien sorkuntza originalak sustatu nahi ditu. “Kaleko arteen” nozioari balio berezia emango zaio. “Zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzekoa, etab. Hala ere, lehentasuna emango zaie euskarazko edo testurik gabeko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

Nor gara?

Bazkideak

Festival Jaialdia

Bilboko Udala (Bizkaia)

Pedro Ormazabal

Kaldearte Jaialdia

Gasteizko Udala (Araba)

Fernando Marín

Mai du Théâtre Jaialdia

Hendaiako Udala (Lapurdi)

Aurelie Pousset

Umore Azoka

Leioako Udala (Bizkaia)

Zuriñe Cuesta

Programación Antsoain

Antsoaingo Udala (Nafarroa)

Ainara Santaquiteria

Bazkide elkartuak eta Elkartutako egoitzak

Arrigorriagako

Udala (Bizkaia)

Kalerki Jaialdia

Zarauzko Udala

(Gipuzkoa)

Kaleka Jaialdia

Lekeitioko Udala

(Bizkaia)

Lezoko Udala

(Gipuzkoa)

Ribera en Danza

Jaialdia

(Nafarroa)

Dantzagunea

(Gipuzkoa)

Garaion Naturartea

(Araba)

Zirkodomo

Bagatza (Bizkaia)

Bulego teknikoa

KARRIKAN BERRIRO

2025-2026ko DEIALDIA (Epea zabalik irailaren 22ra arte)

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektua  

Karrikan_Deialdia 2025-2026Deskargatu